• Uniformedun polizia Errege Zaindarien Kidegoa (1825)

    1825

    Errege Zaindarien Kidegoa

    1825. urteko irailaren 1ean eskuadroi lauk osatutako lehenengo erregimentua sortu zen Madrilen, Eskuadroi bakoitzeko Konpainia bina. Rafael Valparda brigadierraren menpean zeuden, erreinuaren Poliziaren Superintendentziari gehitu zitzaion indar laguntzaile gisa, Espainiako lurralde osora zabaltzen hasteko asmoz.

    Zalditeriaren Azterketan sartuta zegoen kidegoa, Espainia osoan izango zen lehenengo polizia-indar uniformeduna izatera heldu gabe, 1832. urtean desegin zen.

  • Uniformedun polizia Zalditeriaren Errege Zaintza (1833)

    1833

    Zalditeriaren Errege Zaintza

    Isabel II erregina tronura heldu eta gero, Errege Zaintzaren Kidegoa sortu zen, Erreinuko Poliziaren Superintendentzia Nagusiaren menpe izango zena, Infanteria-unitatetan eta Zalditeria-unitatetan banatuta.

    Hasieran Kidego hau Gortea eta Madrilgo ingurumaria zaintzeko sortu zen. Espainia osora zabaltzeko asmoa zeukaten baina egitasmo bat izatera besterik ez zen heldu.

  • Uniformedun polizia Segurtasun-Kidegoaren motordun unitatea (1922)

    1922

    Segurtasun-Kidegoaren motordun unitatea

    1922. urtean zenbait Harley Davidson markako sidekardun motor eman zioten Segurtasun Kidegoari.

    Ibilgailu honen gainean zihoaztenen jarrera berezia zela eta, elkarri bizkarra erakutsiz, Polizia-Unitate hau, “nahigabetuak” ezizenaz ezagutua izan zen.

  • Uniformedun polizia Segurtasun Kidegoaren Txirrindu-Zaingoa (1925)

    1925

    Segurtasun Kidegoaren Txirrindu-Zaingoa

    Segurtasun-Kidegoaren txirrinduzain bat, neguko uniformeaz jantzita 1925. urtean. Haren eginkizuna adierazpenak, abisuak eta aginduak iragartzea izan zen.

  • Uniformedun polizia Segurtasun Kidegoaren Sarjentua (1930)

    1930

    Segurtasun Kidegoaren Sarjentua

    Segurtasun Kidegoaren sarjentu bat, neguko uniformeaz jantzita, 1930. urtean. Ezker besoan meritu-galoia zeraman, Kidegoaren kideek eskeinitako zerbitzu bereziak saritzeari zuzenduta.

  • Uniformedun polizia Zaintza- eta Segurtasun Zerbitzua - Tetuan (1931)

    1931

    Zaintza- eta Segurtasun Zerbitzua (Tetuan)

    Tetuanen, 1931. urtean. Zaintza- eta Segurtasun Zerbitzuaren bertako zaina, Marokon egondako Espainiako Protektoratuarena.

  • Uniformedun polizia Bide-Zaindarien Kidegoa (1933)

    1933

    Bide-Zaindarien Kidegoa

    Bide-Zaindarien Kidegoa. 1933. urtean sortua, Herri Lanen Ministerioaren menpean zegoena, transporteei eta herripideen poliziari lotutako zerbitzuak eskeintzera bideratuta. 1941. urtean berriz Armadun- eta Trafiko Poliziaren Kidegoaren barnean sartuta geratu zen, Eraso- eta Segurtasun Kidegoa ordezkatu zuena.

  • Uniformedun polizia Eraso- eta Segurtasun Kidegoa (1936/1941)

    1936/1941

    Eraso- eta Segurtasun Kidegoa

    Eraso- eta Segurtasun Kidegoaren Teniente bat, Guerra Zibilean zehar eta Espainiako Estatuaren zonaldean.

    “Isabeldarra” deituriko txapela jantzita eta pistola zeramala, Astra 902 markakoa, 7,62 mm-ko kal.-a. Pistolak zurezko ipurdi-azal bat zeukan pistolari egokita zegoena.

    Kidego honek 1941. urtera arte iraun zuen, Armadun- eta Trafiko Poliziaren Kidegoari txanda emanez.

  • Uniformedun polizia Eraso- eta Segurtasun Kidegoa - Uniformedun Taldea (1937)

    1937

    Eraso- eta Segurtasun Kidegoa (Uniformedun Taldea)

    Eraso- eta Segurtasun Kidegoaren sarjentu bat, Uniformedun Taldea, 1937. urteko Madril errepublikarrean, Guerra Zibilean zehar. Sarjentuak Jantzi urdin ezaugarri bat zeraman baita Mauser markako mosketoia, 1916 modelokoa, 7 mm-ko kal.-a ere.

  • Uniformedun polizia Armadun Polizia-Kidegoa (1941/1978)

    1941/1978

    Armadun Polizia-Kidegoa

    Armadun Polizia-Kidegoaren Gastadore bat.

    1941. urtean sortu zen kidego hau, antzinako Segurtasun Kidegoaren eta Bide-Zaindarien arteko uztarketaz. 1978. urtera arte indarrean egon zen, Polizia Nazionalaren Kidegoari bidea emanez.

  • Uniformedun polizia Polizia Nazionalaren Kidegoa (1978/1986)

    1978/1986

    Polizia Nazionalaren Kidegoa

    Polizia Nazionalaren Kidegoaren sarjentu bat, neguko uniformeaz jantzita, “marroi karmeldar” kolorezkoa, azalpen teknikoaren arabera. Kidego hau 1978ko abenduaren 4ko Legeak sortua izan zen, existentzia laburra izanik, antzinako Armadun Poliziaren eta Polizia-Kidego Nazionalaren arteko tartea beteaz, azken hau 1986. urtean sortu zen.

  • Uniformedun polizia Polizia Nazionala (1986/Gaurkotasuna)

    1986/Gaurkotasuna

    Polizia Nazionala

    1986. urteko uztarketaren ostean, Polizia Nazionalak uniformeetarako urdin kolorea aukeratu zuen. Aldi horren bitartean bilakaera izan du uniformeak, erosoagoa eta eraginkorragoa izatera helduta.