FAMILIA ETA EMAKUMEARI ARRETA UNITATEA
Familia eta Emakumeari Arreta Unitateak, genero, etxeko eta sexu indarkeriari buruzko arau-hauste penalen prebentzio eta ikerketan berizitutako Polizia Nazionalaren unitateak gara gu.
Familia eta Emakumeari Arreta Unitateak, poliziaunitate bereziak gara ondoko delituen kontrako borrokan:
GENERO INDARKERIA
Indarkeria hau dugu bakarrik gizonezko batek emakumearen kontra erabiltzen duenean. Haien arteko harreman sentimental bat izan edo izana behar da, eta indarkeria ez da beti fisikoa izan behar, psikologikoa edo sexuala ere izan daiteke.
Emakumearen kontrako indarkeria, gizon ete emakumen arteko desoreka historiko baten adierazle bat da, gizonekiko emakumearen menpekotasuna eta diskriminazioa ekarri duena, emakumeari bere askatasun osoa kenduz (2011ko Estanbuleko Hitzarmena)
Emakumeei zuzendutako indarkeria da, bakarrik emakume izateagatik, erasotzaileentzat emakumeek errespetuko eskubiderik, erabakitzeko gaitasuneko eskubiderik eta askatasun gutxieneko eskubiderik ez dutelako (1/2004 Lege Organikoa).
Etxeko indarkeria
Familia barruan gertatzen dena da etxeko indarkeria, adibidez gurasoek adingabeen kontra egiten duten indarkeria, seme-alabek gurasoen kontra egiten duten indarkeria, emakumeek gizonen kontra egindako indarkeria, sexu bereko pertsonen artean egindakoa (intrageneroa), adin nagusikoen kontra eta etxebizitza berean bizi direnen kontra egiten dena.
SEXU-INDARKERIA
Sexu-indarkeria dugu pertsona batek beste pertsona bati nahi ez den sexu-portaera jakin bat izatera behartzen dionean. Sexu-indarkeriak hainbat adierazpen izan dezake: bortxaketatik hasita eta jazarpena edota nahi ez diren ukitzeak izateraino
Zer egin dezakegu?
UFAM-ak estatu mailan familia eta emakumearen esparruan aritzen den polizia-zerbitzu osoa gara. Langile berizituak ditugu, edozein biktima ulertzeko, entzuteko eta arreta emateko gaitasuna dutenak.
- Salaketak jaso eta ikertzen ditugu eta biktimak behar duen babesa eskeintzen diogu.
- Nahiz eta pertsonak ez duen argi ikusten salaketa jarri behar duen ala ez, prozesuari buruzko informazioa ematen diogu baita.
- Nahi den pertsonaz lagunduta egon daiteke uneoro.
- Baditugu gurean zeinu-hizkuntza eta kanpoko hizkuntzen itzultzaileak, zerbitzu hori behar duten pertsonentzat.
- Ezagaitunen bat duten pertsonek ere beharrak izan ditzakete eta kontuan hartzen ditugu.
Lanean ari gara gainerako instituzioekiko koordinazioa posiblea izateko eta hain zuzen ere, koordinazioa zerbitzu sozialekin, osasunzerbitzuekin, beste polizia batzuekin, biktimei arretako bulegoekin, elkarteekin eta GKEekin eta abarrekin.
Arauak
-
Genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kode elektronikoa
Genero eta etxeko indarkeriari buruzko legeriaren laburpena
2017ko azaroaren 23a
-
1/2004 Lege Organikoa
Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriak
2004ko abenduaren 28a
-
27/2003 Legea
Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzen du.
Data: 2003ko uztailaren 31
-
3/2007 Lege Organikoa
3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa
ata: 2007ko martxoaren 3a
-
10/2011 Lege Organikoa
10/2011 Lege Organikoa, uztailaren 27koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 31-bis eta 59-bis artikuluak aldatzekoa.
Data: 2011ko uztailaren 27a
-
Jarduteko protokoloa
Genero-indarkeriaren biktimak artatzeko eta babesteko telefono zerbitzuaren (ATENPRO) jarduera-protokoloa
Data: 2012ko uztailaren 27a
-
Jarduteko protokoloa
Haurren tratu txarren aurka familian esku hartzeko oinarrizko protokoloa, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Haurren Behatokiarena
Data: 2014ko ekainaren 9a
-
23/2014 Legea
Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzea, hainbat esparru-erabaki Espainiako Zuzenbidean txertatzea, bai eta babesteko Europako aginduari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko abenduaren 13ko 2011/99/EB Zuzentaraua ere
Data: 2014ko azaroaren 20a
-
1/2015 Lege Organikoa
Código Penal
Data: 2015eko martxoaren 30a
-
4/2015 Legea
Delituaren biktimaren estatutua
Data: 2015eko apirilaren 27a
-
8/2015 Lege Organikoa
Haurrak eta nerabeak babesteko sistema obeditzea
Data: 2015eko uztailaren 22a
-
43/2015 Legea
Gizarte-ekintzako hirugarren sektorea
Data: 2015eko urriaren 9a
-
Europako Kontseiluaren hitzarmena berrestea
Emakumearen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzioa eta borroka (Istanbulgo Hitzarmena)
Data: 2014ko ekainaren 6a
-
Nazioarteko hitzarmena berrestea
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak (New Yorkeko hitzarmena)
Data: 2008ko apirilaren 21a
-
2011/92/EB Europako Zuzentaraua
Sexu-abusuen, adingabeen sexu-esplotazioaren eta haur-pornografiaren aurkako borroka
Data: 2011ko abenduaren 13a
-
2011/99/EB Europako Zuzentaraua
Babesteko Europako Agindua
Data: 2011ko abenduaren 13a
Zeregina/Ikuspuntua/Baloreak
ZEREGINA
Familia eta Emakumeari ArretaUnitateak genero, etxeko eta sexu-indarkeriari buruzko arau-hauste penalen prebentzio eta ikerketan berizitutako Polizia Nazionalaren unitateak gara gu.
Biktimak sistemaren erdigunean jartzen eta beraiei polizia-arreta osoa ematen ahalegiten gara. Gure zereginetan, zuzendaritza bakarraren menpe eta ikerketa lanekin batera, biktimekiko babesa eta laguntza sartzen ditugu, gainerako dagozkion instituzioekin elkarlanean.
IKUSPUNTUA
Estatu eta nazioarteko mailan emakumearen, familiaren eta adingabeen esparruan polizia-erreferentzia izatea, nabarmen beretizutako langileak izanez, biktimarengandik gertu eta kalitatezko eta ezagututako zerbitzu bat eskeintzen duena.
BALOREAK
- Polizia-jarduketa osoa eta honekin batera prebentzioa, ikerketa eta biktimekiko babesa eta arreta elkartuta.
- Biktimekiko enpatia eta sentikortasun soziala.
- Genero ikuspegia.
- Aniztasunarekiko tolerantzia eta errespetua.
- Ezgaitasunari babesa eta engaiamendua.
- Kontzientzia soziala.
- Gertu egoteko berezitasuna.
- Instituzioen arteko koordinazio eta lankidetza.
- Profesionaltasuna eta malgutasuna.
Babes-agindu baten eskaera
- Babes-agindua (pdf) Ireki leiho berria
- Protection order application form (pdf) Open new window
- Modèle de demande d’ordre de protection (pdf) Ouvrir une nouvelle fenêtre
- Antrag auf schutz (pdf) Neues Fenster öffnen
- Formulario richiesta ordine di protezione (pdf) Apri una nuova finestra
- Oбразец на молба за налагане на спешни мерки (pdf) Отваряне на нов прозорец
- 保护令申请表 (pdf) 开启新视窗
- Model de cerere pentru ordinul de protecţie (pdf) eschideți fereastra nouă
- Заявление о взятии под защиту (pdf) Открыть новое окно
- Modelo de solicitação de mandado de protecção (pdf) Abrir nova janela
Kontaktua
Salaketa jarri nahi baduzu edo genero-indarkeriari, etxeko indarkeriari edo sexu-indarkeriari buruzko informazioa behar baduzu, jo ezazu gertuen duzun komisaldegira, UFAM dago polizia-etxe guztietan.
Indarkeria-egoera bat ezagutzen baduzu, eta larrialdia ez bada, komisaldegira joan eta zure ustez gertatzen ari dena kontatu, berdin dio segurtasunez ez badakizu, polizia arduratuko da hori egiaztatzeaz.
Lotura interesgarriak
- GENERO INDARKERIARENTZAKO GOBERNUKO DELEGAZIOA, Presidentziaren Ministerioarena, Gorteekiko harremanak eta Berdintasuna. Ireki leiho berria. Kanpoko lotura. Ireki beste leiho bat. Kanpoko lotura
- ETXEKO ETA GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA, Justizia Ministerioren Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarena. Ireki leiho berria. Kanpoko lotura.Ireki beste leiho bat. Kanpoko lotura
- BARNE MINISTERIOA, web orrialde nagusian eta zehazki HERRITARRENTZAKO zerbitzuen blokean, badago emakumearen kontrako indarkeriari buruzko atal bat, non gaur egun agertzen den “Gazte mailan dagoen genero indarkeriaren pertzepzio soziala” txostena. Ireki beste leiho bat. Kanpoko lotura
Agiri lagungarriak
- Aurkezpen bideoa ikusi
- Aurkezpen bideoa ikusi zeinu-mintzairan
- Watch the presentation video English subtitles
- Voir la vidéo de présentation Sous-titres en français
- شاهد فيديو العرض التقديمي ترجمة باللغة العربية
- Salaketa-prozesuaren infografía
- Familia eta Emakumeari Arreta Unitateak diptikoa.
- Diptych Family and Woman Assistance Units
- Dépliant Unités d'Aide aux Familles et aux Femmes
- نشرةُ وِحداتِ رعاية الأسرة والمرأة
- Диптих Відділі догляду за сім'єю та жінками
- Diptic Unități de îngrijire a familiei și femeilor
- UFAM diptikoa zeinu-mintzairan
- Sexu-indarkeriaren aurkako kartela.
- Auzokideen elkarlanerako kartela
- Ezgaitasun intelektuala duten pertsonekiko poliziaren esku-hartzeari buruzko gida.
- Ezgaitasun intelektuala duten pertsonekiko poliziaren esku-hartzeari buruzko triptikoa.
Informazio-aktak
- Delitu baten biktimari eskubideak jakinarazteko akta
- Genero-indarkeriaren biktimentzako eskubideei buruzko informazioaren akta
- Eskubideei buruzko informazioaren akta Sexu-delituen edo indarkeriazko delituen biktimari
- Gizakien salerosketaren biktimari eskubideak jakinarazteko akta
- Terrorismo-delituen biktimari eskubideak jakinarazteko akta