red azul
Zeure burua harpidedun egin ezazu!

Geure argitalpenak

Poliziak portada desberdinez apainduriko lanbidedun-argitalpenak argitaratu izan ditu 1871az geroztik, argitalpen guztiak unean-uneko giza eta politika ezaugarriekin bat zetozelarik.

Argitalpenen arloari Poliziaren Zuzendaritza Orokorraren argitalpenen kordinazioa dagokio (bai paperean nola era elektronikoan) baita eginkizun horretatik datozen publiko zein pribatuak diren entitateekin hartu-emanak ere, bereziki “Policia Española” deritzon Fundazioarekin (hots: urtarrilaren 18ko INT/28/2013 agindua, Poliziaren Zuzendaritza Orokorraren Aldiriko eta Erdiguneko zerbitzuen egitura organikoa eta funtzioak garatzen dituena, alegia).

“Policía” eta “Ciencia Policial” izeneko aldizkarien lantzea arlo honen eginkizunik esanguratsuenetarikoa da, aldizkari hauek Polizia Nazional-eko aktibitatearen lan-eredu eta istituzio-ibilbidearen islada bihurtzen direlarik. Izan ere, korporazioan sustraituriko erreferente hauek gaurkotasun polizialaren kontalariak dira geure lanbideari estuki lotutako zientzia eta doktrina polizialaren berri ematen diguten neurrian.

Arloak teknika eta lanbidearen aldetiko datu-oinarri zein agiritegi zabala du (bai hizkuntza espainola nola beste hizkuntzetan ere) interes polizialeko tekniko eta lan-datuak bere baitan biltzen baititu. Horrela, erraztu egiten da izugarri ikerlari zein ikasle interesatuak arlo honetara jo ahal izatea, dotrina poliziala deritzonarekin zerikusia duten irakasgaietan jakingura edukiz gero.

Urteko harpidetzaren salneurria

Polizia Nazional-eko funtzionariak (ihardunean)
19€
Polizia Nazional-eko funtzionarioak erretretadunak
15,38€
Polizia Nazional-eko funtzionarioak bigarren aktibitatean.
15,38€
Sartze berriko ikasleak
15,38€
Gainontzeko harpidedunak
22,17€
“Policía” aldizkariaren ale solteak
3,17€
Paperezko formatua
“Ciencia Policial” aldizkariaren ale solteak
4,07€
Paperezko formatua
Card image cap

Geure aldizkarien bertsio laburtua eskeintzen dizugu harpidedunak ez direnentzat.

...

24 hilabete baino lehenagoko aleen eskaerak burutzeko email-a bidali behar izango da argitalpenen Arlora (Fondu Dokumentala) Argitalpenen arloa

Argitalpenen arloa
C/ Rafael Calvo, 33 28071 Madrid
Korreo elektronikoa