La Policía Nacional desarticula la primera célula terrorista de carácter aceleracionista detectada en España
Han sido detenidas tres personas por su presunta pertenencia a ‘’The Base’’, una organización supremacista de carácter aceleracionista considerada terrorista en la Unión Europea, Canadá, Reino Unido, Australia y Nueva Zelanda
Intervenidas nueve armas –dos de ellas de fuego-, munición, más de una veintena de armas blancas, equipamiento táctico militar de entrenamiento, material y documentación de carácter aceleracionista y de la organización “The Base”, parafernalia neonazi y documentación ensalzando otras organizaciones terroristas
El líder de la célula española estaba en contacto directo con el fundador de “The Base”, el cual hace un mes realizó un llamamiento para la consolidación de las células expandidas por varios países y la comisión de ataques selectivos con el fin de colapsar las instituciones democráticas occidentales
01/12/25
Espainiako Poliziak hiru pertsona atxilotu ditu Castelloko probintzian, ustez, “The Base” erakunde terrorista supremazistarekin lotura dutelakoan. Zelulako burua espetxean sartu dute. Talde terroristako kide izatea eta helburu terroristekin doktrinatzea eta trebatzea egozten diete, baita armak legez kanpo edukitzea ere.Ikerketa 2025. urtearen hasieran hasi zen, terrorismoaren eta erradikalismoaren aurkako borrokan espezializatutako agenteek “The Base” izeneko erakundearen postulatu terrorista supremazistekin bat egiten duen norbanako oso erradikalizatua atzeman zutenean.
Atentatuak egiteko prestutasuna adierazi zuten
Ikerketan zehar, beste 2 pertsonez osatutako zelula kohesionatu baten existentzia aurkitu zen, zeinen kideak oso erradikalizatuak zeuden, bere bizitza estiloa erakunde terroristaren postulatuetan oinarrituz, eta atentatuak egiteko prest. Hainbat entrenamendu taktiko eginak zituzten ordurako, teknika eta material paramilitarra erabiliz.
Halaber, agenteek egiaztatu ahal izan zuten atxilotuek sare sozialak erabiltzen zituztela militante berriak errekrutatzeko, beste erakunde terrorista batzuen ekintza bortitzak goraipatzeko eta beste erabiltzaileekin ikus-entzunezko eduki azelerazionista partekatzeko.
Azken hilabeteotan, atxilotuek euren diskurtso erradikala gogortu zuten, indarkeriazko ekintzak egitera animatuz, eta argi eta garbi adieraztera ere iritsi ziren, kausarako eraso selektiboak egiteko prest zeudela.
Gainera, espainiar zelularen liderra “The Base”-ren sortzailearekin harreman zuzenean zegoen, honek duela hilabete nazioarte mailan hedatutako zelulak sendotzeko eta mendebaldeko erakunde demokratikoak kolapsatzeko asmoz eraso selektiboak burutzeko deia egin baitzuen
Horrek, atzemandako arma pilaketarekin batera, eragin zuen joan den astearte goizaldean poliziek operatibo bat martxan jartzea, liderra eta bere bi kolaboratzaile nagusiak atxilotzeko.
Bi su-arma, bederatzi entrenamendu-arma eta taktika paramilitarreko material ugari atzeman dituzte
Castellóko probintzian egindako miaketetan bederatzi arma atzeman dituzte, horietako bi su-armak, munizioa, hogei bat arma zuri baino gehiago, trebatzeko jardueretan erabiltzen zuten ekipamendu taktiko militar osoa, izaera azelerazionista eta supremazistako materiala eta dokumentazioa, «The Base» erakundearen propaganda, parafernalia neonazia eta beste erakunde terrorista batzuk goraipatuz dokumentazioa.
Informazio Komisaria Nagusiak gidatu du operazioa Castelloko Informazio Brigada Probintzialaren babesarekin, guztia Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren gidaritzapean. EUROPOLeko agenteek parte hartu dute ikerketan zehar egin den informazioaren analisiaren fasean.
Ikerketak martxan jarraitzen du, Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Sei zenbakiko Epaitegi Zentraleko titularraren zuzendaritzapean, izan ere, zelulako liderra espetxeratzeko agindua eman du epaileak.
The Base
«The Base», «La Base», espainolez, 2018an sortua, terrorismoaren bidez nagusitasun zuriaren helburua lortzearen alde egiten du, eta, horretarako, bere burua entrenamendu-eremuetan militarki gaitzen duten zelula paramilitarren nazioarteko sare bat sortzen du, atentatuak egiteko azken helburuarekin.
Erakundeak zelula operatibo txikien sare deszentralizatu eta klandestino gisa jarduten du, eta haien postulatu ideologiko nagusiak supremazismoa, azelerazionismo militantea eta «arraza-gerra» baterako prestaketa dira.
Azken prentsa-oharrak
Oharra. Itzulpena ez dago eskuragarri.
-
Detenido un fugitivo buscado en Honduras por un doble asesinato con arma de fuego
19/03/26
-
La Policía Nacional desarticula una organización criminal dedicada a la compra fraudulenta de vehículos de alta gama para su venta en Europa
19/03/26
-
Ukrainako gerraren ostean luxuzko ondasunen bahiketa saihesteko testaferro gisa ari ziren hiru pertsona atxilotu ditu Polizia Nazionalak
18/03/26
-
La Policía Nacional desmantela un entramado de 38 sociedades que defraudó tres millones de euros a la Seguridad Social
18/03/26