salerosketaren adingabeko biktimekiko zantzu bereziak.

  • Emozio-eragozpenak: depresioa, antsietatea, bere burua bakartzea, gehiegizko fantasiak, atzerakako jokabideak, emozio-kontrolik eza, fobia errepikakor eta desberdinak, arazo psikosomatikoak, labilitate afektiboa, muturreko erru eta lotsa sentipenak.
    • Jokabidearen arazoak: erasoak, ihealdiak, delitu-jokamoldeak, gehiegizko alkohol nahiz drogen kontsumoa, bere burua suntsitzeko jarrerak, bere burua hiltzeko saiakerak.

      Sexu-jokabideen zantzuak: haren adinean berezko ez diren sexu-jokabideak (masturbazio konpultsiboa, sexu-ferekak, seduzkiorako sexu-jarrerak, txikiagoak diren zein haren adina duten beste haur batzuekiko sexu-jazarpenak), haren adinean berezko ez diren sexu-ezagupen zein baieztapenak.

      Arazoak Garapen kognitiboan: hizkerarekiko atzerapenak, arreta-arazoak, eskolaporrota, uzkurtasuna, eskola-errendimenduaren baxua, haziketaren atzerapen ez organikoak, maizko istripuak, psikomotrizitate motela edo hiperaktibitatea.

      Zantzu fisikoak: ibiltzeko zein esertzeko zailtasuna, lesioak, urraketak, uspeldurak sexu-organoetan, ipurdi eta genitalen zonaldeko narritadura, infekzioak gernu eta sexu-aparatoan, sexugaixotasunak, hazia agertzea, haurdunaldia, kaka egiteko zailtasunak, eneuresisa zein ekopresisa.

      Elikadura txarra dela eta, haziketari lotutako osasun arazoak agertzen dira: haren adinean luzera txikia, hondatutako zein okertutako hortzak izatea, gazteen ugalketa sistemaren azpigarapena.