Polizia Nazional-a egitura hierarkizatua eta izaera zibila duen istitutu armatua da bere helburu nagusia nazio-lurralde osoan hiri-segurtasuna bermatzea delarik baita hiritarren eskubide zein askatasunen erabilera askea bermatu eta babestea ere.

Uztailaren 28ko 9/2015 Lege Organikoa -Polizia Nazional-eko Langilegoaren erregimenarena- 2015eko uztailaren 29a Estatuko Buletin Ofizial-eko 180 zenbakia.
  • Jatorria

    Barne Ministroak ezartzen du (Segurtasun-Estatu Idazkariaren bidez) Polizia Nazional-eko aginterik gorena nahiz eta aginte zuzena Poliziaren Zuzendari Nagusiak eduki Segurtasun-Estatu Idazkariaren autoritatepean.

    Polizia Nazional-eko karrera-funtzionariak “Policia Nacional” en izendapen orokorra jasotzen du.

    Polizia Nazional-eko lanbide-profila osatzen duten ezaugarrien artean zein den (beste indar-polizial espaiñarrekin alderatuta) hobekien definitzen duena aukeratu behar izango balitz, ezaugarri hori bere izaera erabat hiritarra izango litzateke.

    Izan ere, Espainiako hiriei segurtasun-egitura gaurkotua ematea izan zen Erreinuaren Polizia Orokorra sortzen zuen erret-zedularen helburua (Fernando VII erregeak aginduta). Zedularen sorrera eta gutxira -1824ean- Polizia berria lantzeko prest zegoelarik, Superintendente Nagusia titulua zuen magistratu baten menpe.

    Halaber, erret-zedulak berak Madril-i aipamen berezia egiten dio distrituko komisaldegiez osaturiko egitura ematen baitio -“koartel modukoak” garai hartan esaten zen bezala- hiriburuak komisaldegi horiekin iraun duelarik geure egunetara arte -bidezkoak diren bilakaerekin jakina-.

    Urte hartan ere Poliziaren erreglamentoak izkiriatu egin ziren, Madril-ekoak ez ezik probintziakoak ere, hauek intendenteen agindupetan eta Intendente Orokorraren aurrean ihardesten zutelarik. Guzti hau probintzia bakoitza ordezkaritzaordetan zatituz suertatzen zen bakoitza partidu garrantzitsu batean -126 garai hartan- kokatua zelarik. Aipaturiko antolakuntza hau -tokiko komisaldegi eta Probintzia-Komisaldegien artekoa- da gaur eguneko antolakuntzaren aurrekaria.

    Aipatzekoa da 1824eko erret-zedulak gaur egungo poliziak duen eginbeharra bikoitza finkatzen duela: batetik hiritarren eskubideak zaindu eta babestu, eta -bestetik- eskubide horiek urratzen dituzten gaizkileak jazarri justiziaren eskuetan lagatu arte “gehienez jota zortzi eguneko epeaz” XVIgarren artikuluaren arabera.

    Polizia judizialaren betebehar honetaz gain erret-zedulak gauzatzen du poliziaren beste eginkizuna segurtasunezko zerbitzu publikoarekin lotuta “segurtasun publikoa eta ontasuna bermatzea” gaur egun ohiartzun garbia aurkitu duen asmo zintzoa. Izan ere, kalitatezko bizitza eta hiritarren ongizatea ematea baitira eguneko Administrazio Publikoak lehenesten dituen helburuak.

    Uztailaren 28ko 9/2015 Lege Organikoa Polizia Nazional-eko Langilego-Erregimena.
  • Polizia Nazional-en eskumenak

    Martxoaren 13ko 2/1986 Lege Organikoa Indar eta Segurtasunezko Indarrak Estatuko Buletin Ofizial-eko 63 zenbakia 1986ko martxoaren 14a.
    • Probintzietako hiriburuak eta Gobernuak aukeraturiko herrietan honako hauek izango dira Estatuko Segurtasunezko Indarren eginkizun nagusiak:
      1. Lege eta arau orrokorren betetzearen alde jotzea agintariengandik jasotako aginduak betetzen dagozkien eskumenen arloetan.
      2. Gizakiak babestu eta objetu zein gauzen zaintza eta babesa burutu ere arrisku-egoeran daudenean.
      3. Publikoak diren istalazioak eta eraikinak zelatatu eta babestu.
      4. Goi-kargoen segurtasuna eta babesa bermatzea.
      5. Hiri-segurtasuna zein hiri-ordenari eustea.
      6. Delituzko ekintzak ohartarazi eta eragotzi.
      7. Delituak ikertu baita haien balizko egileak ezagutu eta atxilotu ere, delitu-tresnak, eraginak eta probak eskumena duen epaimahaiaren eskuetan jartzen dituztelarik, bidezkoak diren ikerketa tekniko zein perizialak burutuz.
      8. Segurtasun-publikorako eta ordenerako interesa duten edozer datu, hatz eman, jaso eta arakatu… delinkuentzia ekiditeko egibideak ikasi, planifikatu eta praktika eramaten dituztelarik.
      9. Babes-Zibilarekin elkarlana burutu larrialdietan, hondamendian edo zorigaizto handian Babes Zibilaren legedian proposaturiko terminoetan.
    • Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, Polizia Nazionalaren Kidegoko kideek G) eta H) paragrafoetan aipatutako ikerketa-eginkizunak eta datuak koordinatzeko eginkizunak bete ahal izango dituzte, Espainiako lurralde osoan.
    • Nazio-Lurralde osoan honako funtzio hauek era esklusiboan:
      • Pasaporte zein Nortasun Agiri Nazionalaren izapidetza.
      • Nazio-Lurraldetik atzerritar eta espainiarren sarrerak eta irteeren kontrola.
      • Atzerritartasunari buruzkoak asilo, aterpe, estradizio, emigrazio inmigrazioa eta kanporatzea ere.
      • Jokuaren inguruko araudia beterazte eta zaintza.
      • Drogarekin zerikusia duten delituen ikerketa zein jazarpena.
      • Beste Herrialdeko poliziekin elkarlanean aritu eta elkar lagundu, nazioarteko itunek legeen inguruan hitzartu dutenaren arabera, Barne Ministroaren begiradapean.
      • Segurtasun, zaintza eta ikerketa pribatuaren -zerbitzu eta entitateen kontrola baita langilego, bitarte eta jardueren kontrola burutu ere bai.
      • Indarreko Legediak beterazten dizkionak.
  • Arautegia

    1978ko Espainiako Konstituzioa 104 artikulua. Estatuko Segurtasun Indarrak.
  • Egitura

    Polizia-Zuzendaritza Orokorraren egitura eta funtzioak arautuak agertzen dira abuztuaren 4eko 734/2020 Erret-Dekretuan -Barne Ministeritzaren oinarrizko egitura organikoa garatzen duena-

  • Lurralde-antolakuntza

    Uztailak 21 INT/859/2023 aginduak.
    Buruzagitza Nagusiak
    Autonomi Erkidegoan diharduten Poliziaren Zuzendaritza Orokorarren menpeko zerbitzu desberdinen aginte, kudeaketa, koordinazio eta inspekzio-organoak dira.
    Probintzia-Komisaldegiak eta Ceuta eta Melilla hirietakoak

    Poliziako Probintzia-Komisaldegia bakarra egongo da nazio-lurraldearen probintziaren hiriburu bakoitzean, baita Komisaldegi bana Ceuta eta Melilla hirietan ere.

    Bere lurralde-eremuan Komisaldegi Nagusiek burutzen dituzten zeregin berberak gauzatuko dituzte baita laguntza eta elkarlana luzatuko dizkiete ere (bere lurralde-eremuan) gainontzeko plantilleen funtzio-arlo bereko unitateei.

    Zona aldeko Komisaldegiak
    Zenbait barruti osaturiko hiri-arloari ematen zaio izendapen hori.
    Bertako Komisaldegiak
    Bere lan-esparrua tokikoa denez gero Probintzia-Komisaldegiak betetzen dituen zeregin berberak gauzatuko dituzte baina bere eremuan.
    Barrutiko Komisaldegiak
    Hiriburu handietan polizia-antolakuntzaren oinarrizko unitateak dira.
    Muga-postuak

    Sarrera eta irteera moduan eratuak, espainiar eta atzerritarrentzat. Kontrol-funtzioak era mugikor edota finkoan burutuko dituzte nazio-lurraldetik irteten diren espainiar edo atzerritarrak neurtzeko. Muga-postuak ere erabilgai izango dira aireportuetako barne-seguritatea bermatzeko aireportuetan kokapena edukiz gero.

    Muga-postutzat joko dira ere Schengen kanpo-muga gisa aitorturiko -edo etorkizunean izan litezkeen- edozein portu, aireportu, edo lurreko-bidea

    Muga-Postuetako Atzerritartasun eta Dokumentazio Unitatea
    Espainiarren agirien izapidetze eta bidalketaren ardura bere gain hartuko dute, baita atzerriko hiritarren kontrola Espainian ere eta gainontzeko funtzio polizialak. Muga-Postuetaz gain, dagokion Komisaldegi Probintzialak zuzenean buru ditzake zeregin horiek ere bai.
    Elkarlan Polizialaren Unitateak Polizia eta Aduana-Elkarlanaren Guneetan

    SUnitate hauek dira bereziki sortuak elkarlan poliziala garatzeko mugatik gertuko zonaldeetan batez ere Espainiak muga partekatzen duten herrialdeekin nazioarteko itun edo hitzarmenetan esandakoaren arabera. Agindu honetako V eranskinean isladaturiko herrietan egongo dira.

    Lehenengo paragrafoan esandakoa gutxietsi gabe eta Elkarlan Polizialaren Zentroak eta Polizia Elkarlan Zentroak dauden tokiak Polizia-komisaldegia edukiz gero honen egitura organikoaren baitan egongo dira sartuak. Gainontzeko kasuetan dagokion Probintzia-Komisaldegiko egituraren zati bat izango dira.

  • Bereizgarriak

    Martxoaren 10ko INT/430/2014 agindua Estatuko Buletin Ofizial-eko 69 zenbakia, 2014ko martxoaren 21a

    Polizia Nazional-eko kideek uniformedun edo uniformerik jabe jardungo dute lanean, egin beharreko zerbitzua edo tokiaren arabera.

     Lanbidedun-txartela eta ezaugarridun-plaka  erakusle ofizialak izango dira.

    Honako hauek izango ditu bere baitan ezaugarridun-plakak: Nazio-Ezkutua, Polizia Nazional-eko leloa eta erakusle zenbaki pertsonala, guztia trokelatuta karnetaren behekaldean ikusiko direlarik.

    Maila desberdinetako uniformerik gabeko langileen identifikazioa -nahita nahiez- erakusle hauen erakusketaren bitartez egingo da: karneta eramailea zabalik erakutsiz lanbidedun txartela eta ezaugarridun-plaka -bi aldeak- arazo barik ikus daitezkelarik.

    Poliziek -burutu beharreko lan-ekintzak behar izanez gero- janzkeraren toki ikusgarri batean jarri ahal izango dute karneta, ezaugarri-plaka ikusteko moduan geratzen delarik.

    Uniformea soinean daramatela, ezaugarridun-plaka derrigorrez eramango dute -bularrean- ezaugarri zenbaki pertsonala (hots: goiko eskuineko patrikaren gainean) halaber, mailari dagozkion erakusgarriak sorbaldetan eta buruan jantziko dituzte ere, uniformitateari buruzko legediak agintzen duen beste jantzi-toki espezifikoetan erakusgarri edo dibisa berberak erakutsiko dituztelarik.

    KARGUAREN BEREIZGARRIAK

    Gobernu-Batzordea osatzen duten Polizia Nazional-eko funtzionariek -baita Poliziaren Goiko Nagusiak ere- bere mailari eta eskalari dagozkion erakusgarrien ordez honako erakusle hauek jantziko dituzte aginte-lana burutzen dutela erakusteko:

    • Zuzendari Operatibo Erantsia (DAO) (ZOE).
    • SZuzendariorde Orokorrak.
    • Komisario Orokorra eta Sailaren Nagusiak.
    • Polizia-Goiko Nagusiak.

    Orokorki, aginte-erakusgarri hauek legezko uniformearen sorbaldetan erakutsiko dira, baita beste uniformetarako arautzen diren gorputzaren beste toki zehatz desberdinetan ere. Horrela, “gran gala” deritzon uniformea janzten denean erakusgarri hauek jakaren besoaren mahukaburuan erakutsiko dira.

  • Berezitasunak

    Sortuak izan diren funtzio guztiak betetzeko prestatuak daude Polizia Nazional-eko unitate guztiak. Garatzen diren aktibitate andanaren barruan badaude hiritarrentzat oso ezagunak diren Unitateak -oso ezaugarri bereziak dituztenak- eta berez zailak eta konplikatuak diren egoereei aurre egiteko egokituak direnak-.

    • DAOren menpe daudenak:
      • Operazio  Talde  Bereziaren   ideograma
        Operazioen Talde Berezia (GEO / OTB)

        1977az geroztik terrorismo eta gaizkile-talde antolatuen aurka jarduten duen Polizia Nazional-eko elitezko unitatea da hau. Izan ere, GEOko kideek oso prestakuntza berezia dute hil ala biziko egoera zailetan aparteko eraginkortasuna erakusten dutelarik baita beste zeregin eta misioetan erabateko prestutasuna ere.

    • Informazio-Komisaldegi Nagusiaren menpe (Terrorismoaren aurkako jarduera):
      • TEDAX-en ideograma – NRBQ
        T.E.D.A.X. - N.R.B.Q. 

        UTEDAX -lehertzeko moduko tresneria bertan behera uzteko unitate aitzindaria- Polizia Nazional-ek 1975an sortutako unitatea da. Gaur egun talde honek bere lan esparrua zabaldu egin du eraso kimiko, nuklear, biokimiko edota biologikoei aurre egiteko ardura bereganatu baitu errobot eta babes-jantzien laguntzari esker.

    • Polizia Judizialeko Komisaldegi Nagusiaren menpe:
      • IIkerketa  Teknologikoaren Saila Nagusiaren   Ideograma
        Bkerketa Teknologikoaren Saila Nagusia (BCIT / ITSN) 

        Teknologiaren aldetik delinkuentzia era berriek planteatzen dituzten erronka berriei erantzuteko Unitate poliziala da hau (haur-pornografia, iruzurrak zein estafak, eraso zibernetikoak, pirateria, Internet-en bidezko iruzurrak).

      • Estupefaciente-Sailaren   ideograma
        Estupefaziente Saila Nagusia (BCE / ESN)

        Estupefacienteen legez kanpoko salmenta eta garraioaren aurka jotzeaz arduratzen da. Talde antolatuen informatika-teknika gaurkotuak behartu egin du ESN-ek droga-trafikoaren aurkako jarduera sarean zabal dezan.

      • Emakume eta  Familiarenganako  Arreta-Unitate  Nagusiaren    Logotipoa
        Emakume eta Familiarenganako Arreta-Unitate Nagusia 

        Genero-indarkeriaren testuinguruan legez kanpoko delituen ikerketa eta jazarpena bereganatzen ditu baita sexu-delitu guztiak ere (indarkeriaren egilea eta biktimaren arteko harremana zein den axola gabe). Halaber, genero-indarkeriaren biktimen babesa-ekintzak koordinatzen ditu ere bai.

    • Hiri-segurtasuna: Unitate Bereziak eta Berezituak
      • Poliziaren  Interbezio-Unitateen  logotipoa  (UIP / PIU))
        Poliziaren Interbezio-Unitateak 

        Interbezio-Unitateak segurtasun publikoa ezartzeko entitate mugikorrak dira nazio-lurralde osoan eskumena dutelarik. Nazioaren hiri-segurtasunaren urraketa larrian eta bat-bateko arrisku egoeran jazotzean parte hartzen dute.

      • Zaldi  Unitatearen  ideograma
        Zaldi Unitatearen

        Poliziaren unitaterik zaharrenetariko bat da, aldi berean mugikortasun eta beldurtzeko gaitasun itzela duelarik. Pertsonalitateen babesa-protokoloetan, jende andana biltzen denean -hots ekintza jendetsuetan- hiri -segurtasuna bueltatzeko egoeretan baita urruti eta aldiriko zonak -sarbide zaila dutenak- zelatatzeko ere edo bazterreko aldeak zaintzeko ere erabiltzen da.

      • Txakur-giden unitatea Ideograma
        Txakur-giden unitatea

        Txakur hezituen berezko ezaugarri bereziei esker delinkuentzia desberdinen aurkako jarduera eraginkorra burutu ahal da. Izan ere, honako helburuak ditu txakur hauen jarduerak: lehergailuen kokapena, droga-bilaketa, zaintza eta erreskateak, giza-hondakinen berreskurapena, gai eta substantzia sukoien bilaketa baita indarreko diru-paperen aurkitzea ere.

      • Saila mugikorra – Garraiobideko  Polizia Ideograma
        Saila mugikorra – Garraiobideko Polizia

        Garraiobidean poliziak delituak aurreikustea du helburu. Halaber, bidaiariari eman beharreko arretaz gain, polizia honek zelatatzen ditu delinkuentzia antolatuak egin lezakeen garraioen balizko erabilera, gizakien trafikoa, estupefaciente-salmenta eta legez kanpoko ibilgailuen usadioa. Garraiobide-polizia aireportuetan, trenetan, itsasontzietan eta bus-geltokietan egoten dira.

      • Zorupeko   Unitatea   eta 	Ingurune-Babesa Ideograma
        Zorupeko Unitatea eta Ingurune-Babesa

        Gaizkileek egin ohi duten lur azpikoaren erabilera lurzoroan burutzen den aktibitate polizialari zailtasuna handia eransten dio. Hori dela eta lur azpikoaren unitateak erabiltzen dira aurreikusi eta ikertzeko mota askotako gaizkile-ekintzak.

      • Erreakzio  eta Prebenitzeko   Unitateak Ideograma
        Erreakzio eta Prebenitzeko Unitateak

        Polizia Nazional-eko egitasmo estrategikoaren baitako baliabideen erabilera eraginkorraren testuinguruan eta Poliziak gizarteari eskeintzen dizkion zerbitzuen hobekuntza eskuratu nahian, Hiri-Segurtasun Sailaren gaitasun operatiboa ahalik eta gehien garatzeko honako unitateak -Erreakzio eta Prebentzio unitateak alegia- sortu egin dira. Horrela -indarrean dagoen Lanpostuen Katalogoak ezartzen duen moduan- jartzen dira erabilgai unitate bereziki trebatuak era arrakastatsuan aurre egiteko poliziaren zerbitzu eta aktibitate behar dituzten beharrezkoak diren baliabideez horniturik.

      •  Segurtasun  Pribatuaren   Unitateak Ideograma
        Segurtasun Pribatuaren Unitateak

        Enpresen kontrolaren funtzioa burutzen du baita segurtasun pribatuaren langilegoarena ere, eta gai honen inguruan propioa den berezko araudiaren arabera haren menpe daudenak ere bai.

    • Ekonomi eta Teknika Koordinazio Sailaren menpe:
      •  Poliziaren Aireko Unitatea Ideograma
        Poliziaren Aireko Unitatea

        Poliziaren Aireko Unitatearen eginkizun nagusia Polizia Nazionalaren gainerako unitate eta zerbitzuei laguntza operatiboa ematea da, baita herritarrentzako laguntza eta gizaldeko misioetan parte hartzea ere.

    • Muga eta Atzerritartasun-Komisaldegi Nagusiaren menpe
      • Inmigrazio-Sare eta  Agiri-Iruzurren  aurkako   Unitatea Ideograma
        Inmigrazio-Sare eta Agiri-Iruzurren aurkako Unitatea

        Bai Espainian nola atzerrian UCRIF Nagusia deritzonari delitu hauen ikerketa dagokio : legez kanpoko inmigrazioa, dokumentu-iruzurra eta gizakien trafikoarekin zerikusia duten delituekin batez ere.

      • Isilpeko  Inmigrazioari  Erantzun-Saila Ideograma
        Isilpeko Inmigrazioari Erantzun-Saila

        Muga-kontrola eta isilpeko inmigrazioaren aurkako jardueretan berezitutako polizia-unitate operatiboa, noizbehinka lurralde-unitate eta muga-postuak berrindartzen dituelarik ... itsaso, aire eta lur- garraioaren zerbitzuen eskaera gehiegizkoa denean.

  • Poliziaren Ordezkapen-eskubideak

    Nazio-mailan antolakunde sindikalak sortzeko eskubidea dute Polizia Nazional-eko kideek haien lan-interesen alde jarduteko. Baita izena eman ahal dute sindikatoetan ere eta era aktiboan parte hartu Uztailaren 28ko 9/2015 Lege Organikoak agintzen duen eran. (Polizia Nazional-eko erregimena)

    Geure Konstituzioaren 28 artikuluak dio: “Guztiak modu askean sindikatzeko eskubidea dute, legeak eskubide hau murriztu edo salbuets dezakelarik Istituto edo Indar Armatu edo militar disziplinaren menpe dauden kidegoei, funtzionario publikoentzat bere jardueraren berezitasunak kontrolpean edukiko dituelarik ...”.

    Polizia Nazional-eko funtzionarioak soilik Polizia Nazionalez osaturiko antolakundeetan afiliatu ahal izango dira. Aipaturiko antolakundeak ezin izango dira federatu ezta konfederatu ere Polizia Nazionaleko kideez erabat osaturik ez badaude. Dena den, izaera berbera duten nazioarteko antolakundeetan parte ahal izango dute.

    Legearen aldetik zuzentasunez eraturiko antolakunde sindikal hauek dagozkien Agintariei proposamenak formulatu, txostenak proposatu edota eskaerak zuzendu ahal dizkiete eta haien afiliatuen ordezkapena egin ahal izango dute Administrazio Publikoaren Indarreko Organuen aurrean.

    CPoliziaren Kontseilua-Barne Ministeritzaren presidentziarenpean edo berak agindutako gizakien agindupean- organu kolegiatu eta parekidea da (Polizia Nazional eta Administrazio-funtzionarien partaidetza duena) lan-arazo kolektiboak, enplegu-baldintzak edota zerbitzu-prestaketak kudeatzeaz arduratzen dena, honako zereginak dituelarik:

    • Kolektiboaren aldetiko arazoen Bitartekaritza eta Konziliazio-lana.
    • Sindikazio-eskubide eta partaidetzaren inguruko proposamenen ikasketa.
    • Funtzionarien zerbitzu-prestaketaren lan-baldintzeen ezarpenean partaidetza ( lan-egutegia, , lanaldiak, oporrak lan-ihardueraren ebaluazioa eta abar).
    • Funtzionarien egoitza-finkapena dela medio erabaki beharreko irizpideen pertaidetza.
    • Motzio-adierazpena baita kontsulteen ebaluaketa ere lan-estatutuari buruzko gaietan : sarbidea, karrera, probisioa, lanpostuen sailkatze-sistemak, giza-baliabideen planifikaziorako tresnak eta egitasmoak. eta abar.
    • Barne-promozio, trebakuntza eta hobekuntzarako baliabide eta plangintzen irizpide orokorren ikasketa.
    • Lan-zerbitzuan nozitutako kalteengatik erretiro edo bigarren aktibitatearen egoeretan hastekoak diren funtzionarien inguruko datuen jorraketa. Zerbitzu aktibora bueltatzea ere bai.
    • Ekintza-Sozialaren irizpide orokorrak ezarri.
    • Izapideturiko zigor-espedienteetan txostenak argitaratu -Polizia Nazional-eko kideen aurkako huts oso larriagatik denean- baita sindikatuen ordezkariei izapeditutako txosten guztietan ere.
    • Izaera orokorreko disposizioen inguruko aldez aurretiko txostenak zabaldu -bere menpeko eskuduntzaren menpe daudenak-eta beste batzu ere, legediak gaineratzen dizkionak.

    ((Uztailaren 28ko 9/2015eko Lege Organikoaren 94 eta 95 artikuluak ikusi Polizia Nazional-eko erregimena).

    Gaur eguneko Polizia-Kontseiluaren osaketa 2019ko ekainaren 30ean deialdituriko hauteskundeen emaitza da -2019ko ekainaren 19an ospaturikoak alegia- haien batzordekideak 2019ko ekainaren 28an Hautesle-Batzordeak izendatuak izan zirelarik.

    Kontseiluaren aholkulari kopurua -Polizia Nazional-a ordezkatzeko- 14ekoa da, eskala eta sindikatu-antolakundeen arabera honako banaketa hau duelarik:

    Goiko eskala (ordezkari bat) Batzordekide bat (Polizia Sindikatu Profesionalak aurkeztua).
    Aginte-eskala (bi ordezkari)
    • Batzordekide bat ( “Sindicato Profesional de Policia”k aurkeztua).
    • 1Batzordekide bat ( “Justicia Policial” Sindikatuak aurkeztua).
    Ikuskariordetza-Eskala (ordezkari bakarra) Batzordekide 1 (“Justicia Policial” sindikatuak aurkeztua).
    Oinarrizko Eskala ( hamar ordezkari)
    • 6 Batzordekide. ( “Justicia Policial” sindikatuak aurkeztuak).
    • Batzordekide 2. (“Sindicato Unificado de Policia”k aurkeztuak).
    • Batzordekide bat (“Confederación Española de Policia”-k aurkeztua).
    • Batzordekide bat (“Unión Federal de Policia”k aurkeztua).

    LAdministrazioaren ordezkarien konposaketa (16 orotara eta parekidetasunean funtzionarien ordezkaritzan) uztailaren 04eko INT/744/2019ko Ministeritza-Aginduan argitaratua izan zen Uztailaren 06ko Estatuko Buletin Ofizial-ean.