Haur Webgunea
Enparantzak dorre bat dauka,
bere dama eta lore zuriarekin.
dorreak balkoi bat,
balkoiak dama bat,
damak lore zuri bat.
Jaun bat pasa da
- nork daki zergatik pasa zen!-
Eta enparantza eraman zuen,
bere dorrea eta balkoiarekin,
bere balkoia eta damarekin
Zure marrazkiak
Gure poliziaren lagunen artisten klubean parte hartu nahi baldin baduzu, ondoren adierazten dizugu nola egin.
Artisten klubaren galeria ikusiKoloreztatu
- Ondoren adierazten dizugun marrazkiren bat aukeratu.
- Inprimatu eta koloreztatu ahalik eta hobekien.
- Behin amaituta, webgunean argitara dezagun nahi baduzu, argibideak jarraitu.
Polizia-motorra
Polizia-helikopteroa
Z patruila-ibilgailua
Zaldian doan polizia
Nola bidali?
- Polizia Nazionalarekin lotutako gai bati buruzko A4 (210mm x 297mm) tamainuko marrazki bat egin ezazu. Adibidez, Zakur-gidarien Unitatearen zakur baten marrazkia, Zalditeria-Unitatearen zaldi baten marrazkia, irrati-patruila batean doan polizia baten marrazkia bat egin dezakezu. Zure irudimena erabili.
- Eskaneatu edo argazki bat atera, ez badakizu nola egin edo oso txikia baldin bazara, zure gurasoei laguntza eskatu. Hori bai, fitxategia ezin da 300 Kb baino handiagoa izan.
- Zure gurasoei eskatu fitxategia webdgp@policia.es posta elektronikora bidali dezatela, zure izena, abizenak eta adina adieraziz, argazki-oinean jar dezagula nahi baduzu. Baita kontaktu-zenbaki bat sartu behar duzu ere.
- Jasotzen dugunean eta bere edukina egokia dela egiaztatu ondoren, gure webgunean argitaratuko dugu eta posta elektroniko bat bidaliko dizugu adierazteko.
- Marrazkia esandako eran bidaltzeak, izena eta adinarekin, zure gurasoek gure webgunean argitaratzea onartzen dutela dakar.
Jolasak
Aholkuak
Interneten
- Adingabea bazara, sare sozial batean profil bat ireki aurretik, zure gurasoei esan. Hobe da jakin dezatela.
- Sare sozial batean profil bat izanez gero, ez itzazu onartu zure lagunak izan nahi duten guztiei. Ezagutzen dituzun pertsonak onartu bakarrik. “Izen” baten atzean, kalte egin nahi dizun norbait egon daiteke.
- Zure lagunei galdetzea beraiek agertzen diren argazkiak argitaratzea inporta zaien ondo legoke. Beraien argazkiak kentzea eskatzen badizute, hobe da haien erabakia errespetatzea eta argazkiak kentzea.
- Argazkiak eta edukina zure lagunentzako bakarrik argitaratu. Batzutan min egin nahi dizueten pertsonen eskuetara hel daitezke.
- Norbaitek mehatxatu edo zure gustokoak ez diren gauzak eskatu ez gero, zure profilatik berehala bota beharko zenuke eta zure gurasoei aipatu. Arazo bat hasi berri denean konpontzea errazago da, behin handiago egin denean baino.
- Ez ezazu web-kamera erabili pentsatu gabe, lagun batekin hizketan ari zarela ziur zaudenean bakarrik piztu ezazu. Jakingo duzunez, web-kameratik “pantaila-argazki” bat atera daiteke eta zurekin txatean ari den pertsonak zure argazkia gorde dezake berak nahi duenean erabiltzeko.
- Ez argitaratu gero lotsaraz zaitzakeen argazkiak. Kontutan izan “argazki” horiek interneten bidez jende askotara hel daitezkeela.
- Azkenik, asmatzeko zaila den pasahitz bat erabili, zenbakiren bat edo puntuaziomarkaren bat sartuz, baina batez ere ez ezazu inorekin partekatu. Zure profila zurea da eta inorena.
Egunerokotasunean
- Ez zaitez fidatu ezagutzen ez dituzun helduez, batez ere zure laguna egiteko adeitsuegi eta gertuegi agertzen badira.
- Konfidantza izan zure gurasoengan eta irakasleengan edozein arazo kontatzeko.
- Eskolatik gertu drogak edo alkohola kontsumitzen direla ikusten baduzu, zure gurasoei, irakasleei edo Poliziari kontatu, denak zu laguntzeko bait daude.
- Ez zaitez bidetik entretenitu etxetik eskolarako bidean, lagunekin joaten saiatu zaitez.
- Ez zaitez igo inoiz ezezagun baten kotxera.
- Mugikorra baldin baduzu, zurekin eraman ezazu beti nahiz eta ikastetxean itzalita eduki. Zerbait gertatzen bazaizu, zure gurasoei, zure lagunen gurasoei edo Poliziari abisua eman.
Eskolan
- Beste lagun bati gertatu zaiona ikusten edo ikusi duzunaren berri eman zure irakasleei, eta zuri gertatzea gustoko ez zenukeena. Laguntza eman diezazuketen norbaiti kontatu (zure irakasleak, zure gurasoak edo Polizia). Arazoak ez dira bakarrik konpontzen.
- Edozein ohar, pintada edo iruzkin dela eta mehatxatuta edo saminduta sentitzen bazara, zure irakasleei konta iezaiezu.
- Beste lagunek baztertu edo barregarri uzten bazaituzte, zure irakasleei esaiezu.
- Ikastetxearen barruan adierazpen bortitz eta mehatxatzaileak margotuak aurkitzen badituzu, zure irakasleei esaiezu.
Interneten segurtasunez ibili, ziberaditua egin zaitez.
Helduek askotan ez dakigu oso ondo nola jardun umeak babesteko orduan. Debekatzaileegia izatea permisiboegia izatea bezain kaltegarria da, horregatik, senitarteei hezkuntza digital hobe bat emateko, Ciberexpert@s programa atera zen, Polizia Nazionaleko Herritarren Partaidetza-Unitateak sortutakoa, Telefónica eta Fundación Cibervoluntarios-en laguntzarekin.
www.ciberexperto.org Ireki leiho berria. Kanpoko lotura.