Poliziaren ereserkia

Polizia Nazionalaren ereserkia Poliziaren egunean joko dute, edo garrantzizko gertaerak direla eta, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak horrela ezarrita, 2013ko uztailaren 8ko Ebazpenak ezarritako arauen arabera, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiarena, Polizia Nazionalaren instituzio-ekitaldien protokoloa onartzen duena.

Polizia Nazionalaren ereserkiari dagokionez ereserkia jotzen duten ekitaldietara bertaratutakoen errespetu-jarrera horrela adierazi beharko da: Polizia Nazionalaren uniformedunak irmo iraungo dira baina bertan dagoen eta uniformerik janzten ez duten gainerako langileak aldiz zutik egonen dira.

Ereserkia entzun (Gaztelaniaz)

Letra. Audioaren transkribapena (Euskaraz).

Begietan lasaitasun argiaren dirdira

Bularretan ohorearen taupada sendo

Mugarik gabeko babesa eskeintzen dute nere eskuek

Pasioa odolean ibai antzera

Legeak eta Justiziak nire arima landu

Borondate zintzoaren arrazoia dira haiek

Kuraia sortzen da itsas-haizearen fereka legez

Zuzentasuna eta Egia zaintzearren

(Leloa. Koru nagusia)

POLIZIA NAZIONALA

Bihotzak ez du etsipenik ezagutzen

Burdin-irmotasunaz zutik diraute oinarriek

Adiskidetasunez, errespetuz eta berdintasunez

POLIZIA NAZIONALA

Jardun ausartaz mundu seguruago bat

Etengabeko jardunez geroaren alde

Balioen eta bakea askatasunean alde

Alaitasunezko aura nire aurpegiak gatibatzen du

Zerbitzua eta betebeharra aurre egitean

Adorea ikur eta keinu bihurtuta

Herritarra babestu behar denean

Bandera espainiarraz jantzita harrotasunez

Espainiaren alde bizia emanez zalantzarik eduki gabe

Arrazoiak lagunduta eta ortzimugan izanda

Gaitzaren aurka leialtasun ausartaz

(Leloa. Koru nagusia)

POLIZIA NAZIONALA