Gizakien salerosketa

Delitu honen biktimak ahultasun egoeran dauden pertsonak dira, bereziki emakumeak, haurrak eta egoera fisiko edo ekonomiko zailetan dauden gizonak, diskriminaziora ohituta daudenak eta erresistentziarik jartzen ez dutenak.

  • Gora joan

    Zer da salerosketa?

    Gizakien salerosketa XXI. mendeko esklabutza mota ba da, delitu arruntenetariko bat da eta mundu osoan diru gehien mugitzen duena, drogen eta armen trafikoaren atzetik. Delitu hau egiten den bakoitzean, pertsona bakar bati dagozkion giza eskubide guztiak urratu egiten dira, eta horrenbestez haren askatasuna eta duitasunaz gain osotasun fisiko eta emozionala ere galbideratzen dira.

    Delitu honen biktimak ahultasun egoeran dauden pertsonak dira, bereziki emakumeak, haurrak eta egoera fisiko edo ekonomiko zailetan dauden gizonak, diskriminaziora ohituta daudenak eta erresistentziarik jartzen ez dutenak.

    Salerosketatzat jotzen dugu honako hauek: “pertsonen kaptazioa, garraioa, lekualdeketa zein pertsona hauek hartzea edo jasotzea, beti ere mehatxuz zein indarrez edota hertsatzeko hainbat modu zein bahiketa, iruzurra, botereabusua nahiz ahultasun egoera baten abusua erabiliz, bai eta ordainketak edo etekinak jaso ala ematea, beste pertsona bat menpean daukan pertsona baten baimena lortzeko, esplotazio helburuaz. Esplotazioaren barruan prostituziotik eta sexu-esplotazio mota desberdinetatik datozen jarduerak, pornografia barne, gutxienez ditugu, baita bortxazko zerbitzu eta lanak,esklabutza edo haren antzeko praktikak, morrontza, eskaletasuna, delitujarduerak eta gorputz-organoak ateratzea ere.

    Gizakien salerosketak duintasuna eta askatasun pertsonala urratzeaz gain, larria den delitu mota bat da

    • Telefono kontaktua: 900 10 50 90
    • E-posta trata@policia.es
    • Twitterra: @policia
    • Hastag-a: #contralatrata
  • Gora joan

    Nola hautematen dugu salerosketa?

    Salerosketak berak dituen zailtasunek eta aldaerek galarazi egiten dute pertsona bat salaerosketaren biktima noiz izan den jakiteko formula bakar eta jakin bat izatea. Pertsona hauek esklabutzari atxikita izan dira indarraren, larderiaren eta hertsakeriaren konbinaketa baten bidez. Lanarekin, bidaiarekin, bizi-baldintzekin , estatutuarekin, “paperekin” eta tratamenduarekin engainatuta izaten dira. Leku batetik bestera daramatzate tratanteek saretik kanpoko pertsonekin harremanetan ez jartzeko edo haiekiko konfidantzarik ez lortzeko. Mehatxu egin diete Estatuaren Segurtasun Indarren aurrean euren egoera salatu ez dezaten, ezta administrazioen aurrean (osasun-zentroak, babesetxeko bulegoak eta abar) eta emakume horiekin harremanetan jar daitezken GKE-en aurrean ere. Unero beldurrez eta hauen edo senitarteen kontrako indarkeriaren etengabeko mehatxuaz bizi dira.

    Horrenbestez, gizakien salerosketaren biktimak nabarmenki jazarpenaz, giza eskubideeen urraketaz eta euren tratanteek egiten dieten etengabeko kontrolpean bizi dira. Horregatik, biktima bakoitzak esperientzia desberdina izan badu ere, nolabaiteko egoera edo jokaera komun batzuk izaten dira eta zantzu batzuei esker salerosketa izan dela antzematera laguntzen digu.

    Jarraian zantzuen zerrenda bat bildu dugu, laneko zereginetan balizko salerosketaren biktima batekin ibil daitezken langileei lagungarria suertatu dakiekena.

  • Gora joan

    Nola lagun diezaiokegu biktimari?

    Gizakien salerosketaren biktimak lagundu ahal izateko biderik garrantzitsuena Agintariei gertaeraren berri ematea da, pertsona orok salatu egin dezake, beste aldera begiratu gabe, SALATU, denon artean ahal dugu eta. Zure laguntzaz sostengu osoa eman diezaiokegu biktimari, ahal den neurrian haren beharrak asetzen dituena.

    • Arreta Mediku eta psikologikoa.
    • Aholku juridikoa, biktimaren hizkuntzaz edo berak ulertzeko moduko hizkuntzaz izango dena.
    • Babesa eta segurtasuna.
    • Ostatu segurua.